2005/03/04

Roge Blasco zuzenean arrasatetik literatur astearen barruan

Atzo iragarri bezala aurten literatur astearen barruan IRRATSAIO bat izango dugu ZUZENEAN. Martxoaren 10ean, Arrasateko Monterron Jauregian arratsaldeko 8etan, Roge Blasco bidaiari, bidaizale eta irrati-esatari ezagunak zuzentzen duen "La Casa de la Palabra" irratsaioa bertan egingo da ZUZENEAN. Mila istorio ezberdin entzutearekin batera, aukera paregabea ikusteko irratsaio bat zuzenean nola egiten den. Hona hemen Roge Blascok egun horretan bere ondoan izango dituen bidaizaleak. Guztiak ere bidaiari amorratuak eta literaturaren maitale.

  • Ana Mª Briongos (Barcelona) - liburua: "Un invierno en Kandahar","La Cueva de Alí Babá" e "Irán: negro sobre negro". Solasaldia: LaLiteratura como camino hacia Oriente.
  • Ander Eizagirre (Gipuzkoa) - liburua: "El Testamento del Chacal"(viaje a Yubuti - Africa)
  • Nacho Martín (Zaragoza) - liburua: "La Vuelta al Mundo sin avión"
  • Patxi Irurzun (Nafarroa) - liburua: "Atrapados en el Paraiso"(Nafar Gobernuak saritua)
  • Zigor Aldama (Bizkaia) - liburua: "Asia, Burdel del Mundo".

Ekitaldiak bi atal izango ditu. Lehenengoan, Rogek eta Anak literaturaren bide berriak erakutsiko dizkigute solasaldi polit batean. Eta bigarrengoan, beste hiru gonbidatuekin "La Casa de la Palabra" irratsaioa egingo da.

Beste gabe animatu eta Arrasaten ikusiko gara.

1 Comments:

Anonymous Anonymous said...

Kaixo:
Ba egia esan oso interegarria iruditu zait ostegun honetan egongo den irratsaioaren egitaraua eta jendea animatzeko idazten dut!!!

ZORIONAK BEÑAT ZURE BLOGARENGATIK!!

09 March, 2005 16:04  

Post a Comment

<< Home

Free Counter